Zuzendaria

Sergio Zapirain Mendizabal
S.Dalmas Valdeblore 2015

Ignacio Ubiria jaunarekin hasi zituen musika-ikasketak Errenterian. Biolontxeloa ikasi zuen Errenteriako kontserbatorioan A.Bakekin eta Baionako kontserbatorioan Jannik Belegorekin,  Donostian amaitu zituen biolontxeloko eta ganbera-musikako goi-mailako ikasketak, Roman Jamblonskyren katedrapean.

Biolontxelo, zuzendaritza eta interpretazio ikastaroetan parte hartu du Pedro Korostola, M.Cervera, D.Furnadaiev, C.Chistof, C.Bucâtâru irakasleekin eta Maite Aurrekoetxea orkestra zuzendariarekin.

Zaragozako orkestra sinfonikoko eta Juanjo Menak zuzendutako Aita Donostia ganbera-orkestrako lehen biolontxelo-jotzailea izan da. Cellista gisa kolaboratu du “Conductus Ensemble” orkestran . Euskadiko orkestra sinfonikoko ohiko kolaboratzailea izan da, harekin Alemanian eta Vienan egin zuen biran parte hartu baitu, Miguel Ángel Gómez Martinezen gidaritzapean.Usandizaga, Vilacello eta Arriaga harizko laukoteetako kidea izan da, azken hau Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikariek osatua.2000tik 2006ra Errenteriako Musikal kontserbatorioko zuzendaria izan zen.Artikutzako bailaran Gipuzkoako harizko instrumentista gazteei emandako ikastaroen zuzendaria izan da.Bi filmetarako musika grabatu du: “Loraldia”; eta “la muerte del cura Sta Cruz”.Nabarmentzekoa da biolontxellista laguntzaile gisa Euskal Herriko bertsolari onenekin egindako lana, Berbaguren kultur dimentsioko gunean, ETBn emana.Gaur egun, biolontxeloa eta orkestra irakasten ditu herriko Arte Eskolan, Karnaba zortzikoteaz gain ,Donostiako talde barrokoaren zuzendari titularra da.