Arrasateko Txorbelak, Durangoko Astarloak, Donostiako Ozenkik eta Errenteriako Karnabak parte hartuko dute.
✨Ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da San Frantzisko elizan , lau otxoteek kontzertua partekatuz . 13:00etan , bigarren ekitaldia izango da: musika kanpora aterako da eta Alde Zaharra eszenatoki bihurtuko da; ahotsak kalez kale, plazaz plaza mugituko dira, eurek bakarrik lagunduta.
Antolatzailea:Txorbela Otxotea


